XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nire iritzian askoz hiltzoriagoan zegoela bertsolaritza Basarri eta Uztapide-ren garaian; gizarajoak herririk herri ibili behar izan zuten plazarik-plaza kantatzen.

Noizbait egon izan naiz ni ere entzuten; inork ez zien kasorik egiten, lau edo bost baserritar txaloka, eta beste denak hizketan; eta gaur bertsolaritza oso serio hartzen da, toki berezietan kantatzen da.

Txapelketak hauxe egiten dio: izugarrizko bizitasuna ematen dio; ni ez nago txapelketaren alde; baizik bertsolari asko daude esaten dutenak (eta azkenengo aldiz Amurizari entzun nion: urtero egin behar zela txapelketa eta) hiru urte asko direla hurrengo txapelketaren zain egoteko.

Eta, joku guztietan gertatzen den bezala, atzera geratzen denarentzako mingarria da.

Erabaki bat hartu den guztietan txapelketan edo eliminatorian, pare bat bertsolari oso onak, oso minduta geratu dira.

Lehenengoan Narbaiza eta Etxeberria eta bigarrenean Mendizabal eta Gorrotxategi.

Dudarik gabe bertsolari oso onak dira, baina nola azken txapelketan zortzi bakarrik sartzen diren, minbera sortzen du honek; kalte haundia egiten bait die bertsolari batzuei; baina nork ez dio begiratu behar euskara eta bertsolaritzari?.

Euskaltzaindiak ere serio hartu beharko luke hau txapelketa bat antolatzerakoan.

Gainera, azken aldian bertsolariak beraiek antolatzen dute txapelketa, beraiei galdetzen bait diegu zenbat bertso kantatu behar diren, zein era eta doinutakoak eta ia dena eurak aukeratzen dute; baina gero, txapelketa ondoren, sortzen dira istiluak.

Basarri-k txapelketa galdu zuenean oroitzen zaizue zer gertatu zen?, gehiago ez zuen jendearen aurrean kantatu, maixu bat bait zen eta maixuari min ematen dio ikasleak aurreratzea.

Eta Amuriza-ri ere emango dio mina txapelketa galtzerakoan....

Hau txapelketak berez dakar.

Izan ere txapelketak bizitasun haundia ematen dio bertsoari.